2007-03-27

Lehen post-a


Blog bat egin nahi izanez gero bloger da aukerarik errezena. Behar dena:


1.- Gmail-en kontua ireki.Horretarako, sartu www.gmail.com weban:

  • Orain klik egin "Apúntate a gmail" estekan. Pentsatu erabiltzaile izena eta pasahitza (biak idatzi paper batean, badaezpada ere...)
  • Pasahitza bi aldiz idatzi ondoren, eskatzen dizue gogoratzeko galdera bat aukeratzea baita erantzuna idatzi ere. Pasahitza ahaztekotan, galdera egingo dizue eta erantzuna egokia izanda (zuek jarritakoa, hain zuzen ere) aukera izango duzue aldatzeko, bestela ez.
  • "Verificación de palabra" atalean, ikusten diren letrak idatzi beheko laukian. Azkenik, onartu eta kontua sortuko da.
  • Kontua lortuz gero, gmail-en zerbitzuak eskuragarri izango dituzue:
    • E-mail kontua: zure korreoak bidaltzeko.
    • "fotos": leku bat dohainik blogeko irudiak gordetzeko
    • "calendar": egutegia, agenda antzekoa
    • "docs y hojas de cálculo": dokumentua egiteko online, zure Pcan gorde beharrean.
2.- Blogarekin hasteko momentua heldu da. Sartu www.blogger.com orrian.


  • Lehenengoz, "crear tu blog en 3 pasos"-ean klikatu. 1-"Crear cuenta google" atalean, idatzi gmail-en sorturiko izena. E.b. : fulanito@gmail.com
  • Aurrekoan bezala bete itzazu eskatzen dizkizuten datuak.Azkenik onartu.
  • Bigarren pausuan, zure blogerako IZENBURUA pentsatu eta idatzi (kontuan hartu zeri buruz hitz egin nahi duzun, egokia den izena jartzeko).
  • Azkenik, 3.pausuan, "plantilla" aukeratzen da. Hau da, blogaren koloreak, letra mota...
3.- Sartu sorturiko blogean eta...

4.- ONGI PASA Ondorengo post-etan, nik ikasten dudan neurrian, jarriko ditut egitekoak.
De Nire PCaren i...