2007-07-03

Ayerbera ...bihar

Gabon:

Bihar hasten dira Ayerben, edublogs-en 2. topaketak. Hantxe egongo naiz, irakasblogeroen artean. Irrikitan nago eta "kemen pilulak" jasotzeko prest.

Bestalde, semea Irlandan dudala eta horrek urduritu nauenez... ondo datorkit beste zereginetan egotea.

Getxoko ikasblogen jardunaldietan egon ziren batzuk hantxe ikusi, haingandik ikasi eta arreta handiz entzungo ditut. Eta oraindik han ezagutzen ez didudan beste horiek... ba hori, haiengandik ere esperientzi ezberdinak ikasteko prest.

1 Iruzkinak:

Anónimo dijo...

Ondo pasa eta niri DEN DENA kontatu!!!
Cova