2007-10-30

Dokumentuak igoko ditugu

Kaixo:

Urriaren 31ean (gaur gauean Halloween!!!) hizkuntza arloan prestaturiko ahozko aurkezpenaren eskema jarriko dugu blogean (norberaren blogean ere egin daiteke).



  • PowerPoint bada : "bloga erakitzen" atalean bilatu hori buruzko azalpena.

  • Dukumentua izanik: ondoko jarraibideak irakurri.

1.- Eginiko dokumentua (Word-en) igo Interneteko leku aproposean. Honetarako http://www.scribd.com/ helbidera jo. Hantxe, gmail kontuko datuekin (edota euskalerria.org-en eginiko kontuarekin, edota hotmail kontuarekin...) beteko dugu harpidetza

  • Klik egin "Sign up now" botoian. Aukeratu erabiltzaile izena (izan daiteke blogekoa)


  • Gero pasahitza idatzi (BAITA PAPER BATEAN ERE!!!!!) Azkenik email helbidea.

  • Signup klikatu.
Ok. Orain gure dokumentua igotzeko unea heldu da. Goialdean, upload hitza ikus dezakezue. Klikatu.Agertzen den pantailean, jarraitu beharreko pausuak agertzen dira.






  1. Clip to upload: bilatu zure doc Pcan eta

  2. Etiketa (tag) jarri: e.b. ahozko hizkuntza. Nahi izanez gero, gehitu deskribapen bat. Gainera, keep private jarrita, ez du inork ikusiko.

  3. Azkenik publish klikatu.

Itxaron behar duzue amaitu arte.






2007-10-28

BMartinez: Infografía sobre pizarras digitales

BMartinez: Infografía sobre pizarras digitales

Zenbakien edertasuna

Ikus ondorengoa (zientziaberri-n irakurrita):



Harritzekoa, ezta?

Zatikiak

Bideo honetan, zatikien lehen azalpenak ikus daitezke era oso intuitiboan:

Erlijio guztien historioa 90 segundutan

Igualemente blogean, bideo adierazgarri hau aurkitu dut. 90 segundu baino ez direnez, ikusi, arren.


http://www.mapsofwar.com/ helbidean gehiago daude.

Gurasoentzako deialdia

IGEko blogean, aurtengo Eskola Agenda 21eko deialdia heldu zait, aurtengo arduradunak, Josebak, eginda. Hona hemen txartela:

Zuen gurasoak animatu parte hartzen!!

Armix baso magikoan jokua (5-9 urtekoentzat)

Itziarren blogean, sarrera hau jarrita dago. Joku interesgarria dirudi eta , bideoa ikusiz gero, jakingo duzue zuen interesekoa denentz.

2007-10-25

Mikel Agirregabiria: Tierra, la película de nuestro planeta

Asteburu honetako estrenaldia: ikusita irudiak, mereziko du ikusteak.
Ikus gure Lurraren irudi miresgarriak. Filmaren orrian, galeria atalean dauden irudiak gorde nahi izango dituzue, seguru!

Mikel Agirregabiria: Tierra, la película de nuestro planeta

Sastarrain, urriak 22,23 eta24

Make a PhotoShow Full Size

2007-10-18

Fosminer BEC-en


Bihar hasten da Barakaldoko BEC-en, Fosminer ekitaldia. Fosilak, mineralak, meteoritoak, aro geologikoak...


Ahal baduzue, joan. Badakizue mineralak eta abarrak eros ditzakezuela, zaleak izanez gero.

Ordutegiak eta abarrak ikusteko goiko estekan klikatu.

2007-10-15

Bilatzaile berria: Elebila


Zibereskola dela medio, jakin dut euskeraz atera dela bilatzaile berria. Beraz, badakizue, ikasleak, bilaketa zehatzagoak egiteko, hau hasiko gara erabiltzen.

2007-10-14

Erro karratuak nola egin

Interesa ageri duzuenez... hona hemen nola egiten diren kalkulagailurik gabe, jakina.

2007-10-09

Recursos para Gazte

"Materiales de lengua y literatura" helbidean, gaztelani lantzeko hainbat baliabide aurkituko duzue.
http://www.puntoedupuntotec.com.ar/ blogari esker ezagutu dut.

Eskulanak egiteko orria


Childtopia orria oso gustukoa izango dute eskulanen zaleek...



Euskaraz dago eta azaltzen dizue pausuz pausu nola egin. Ez ahaztu, horretarako, bozgorailuak piztea.

Ondo pasa!

2007-10-07

Sodokuak

Agindu nizuen bezala, hona hemen sodokuak egiteko helbidea:




Eta beste honetan




Sodokuari buruzko hainbat argibide.

2007-10-06

Kaixo

Ondo nago eta zu?