2008-02-29

Barakaldo Ezagutu: bosgarren eguna

Gaur Enkarterrietako museoan aztertu dugu Erdi Aroko bizimodua. Oso interesgarria izan da hango gidariak eginiko azalpena. Ondoren El Pobal burdinolara joan gara. Bai zoragarria! Martxan ere ikusi dugu eta harrituta gelditu gara guztiok.

2008-02-26

Barakaldo Ezagutu:Bigarren eguna

gaurkoan, Errekatxun eman dugu goiza. Lehen Ingurumen Interpretazio zentruan aritu gara. Barakaldoko burdinolen inguruan asko ikasi dugu. Ondoren, erekaren ertzetik, ikerketa batzuk egin ditugu. Eta azkenik, eginikoaren hausnarketa egin da. Gure ahotsa blogean, informazio gehiago. Hemen, goizekoaren berri, argazkietan.

2008-02-25

Barakaldo Ezagutu:Lehen eguna

Ongi baino hobeto egon dira ikasleak gaurko ekitaldian. goizean, Barakaldo ezagutu dugu Rontegi menditik. Ikuspegi ezinhobea. Arratsaldez, monto baserrian, Julian Larrea irakasle paregabearekin ibili gara berbetan. Zenbat dakien honek!.
Zehetasunez ezagutzeko gaurko gora beherak, sar zaitezte 6.mailako blogean. Han erreportarien lanak irakur daitezke (nahiz eta kats ortografikoak izan...merezi du)

2008-02-11

Abestien letrak

Helbide honetan, euskaraz idatziriko abestien letrak aurkituko dituzue. Bilatzailea da, abeslariaren izena jarri eta kantak izango dituzu prest.
Iturria: Mikel Agirregabiria

Ortografia


Ondoko helbideetan ortografia lantzeko aukera duzue (gazte).
Practicando la ortografia atalean sartuz gero, zailtasun mailak daude.
Bestalde, arauak eta adibideak eskurragarri dituzue.









Beste honetan, askotan nahasten dituzun batzuk errepasatu ditzakezue.




Azkenik, Jclic, ariketa batzuekin. Kontuan hartu eskatuko dizuetela zerbait instalatzeko. Onartu eta jolastu.

Blog honetan beste leku bat aipatu nizuen aurreko batean, erabili ere




Inforamción encontrada en : recursos para nuestra clase.