2008-10-30

Leioan baliabide digitalei buruz hitz egiten

Gaur goizean, Lamiako geltokian jaistsi naizenean zeruak nirekin haserre zegoela pentsatu dut. A ze txaparrada! Heldu naiz blai eginda Leioako berritzegunera eta pentsatu dut: eguraldi honekin ez da inor agertuko jardunaldi honetara. Baina oker nenbilen.



Lehenengoz, oso harrera ona jaso dut gonbidatu nauen Pilar Etxebarriaren partetik eta han lan egiten duten hainbat lankiren partez: Enrique Arce, hango zuzendaria, Angel Larrauri (kontu teknikoaz arduratzen, mila esker!), Ana Basterra (ezaguna niretzako, blogosferatik eta ikasbloggers taldetik) Gorka Azkarate, Sorkunde Butron eta Loli Vazquez (Lehen eta Haur hezkuntzako aholkulariak) eta han zeuden guztiok.


Gero, ordua heldu denean, izena eman zuten baino gende gehiago hurbildu da eta benetan eskertzekoa!, zegoen eguraldariarekin.


Bestalde, parte hartu duen ikastetxearen bloga: Artaza-Pinueta ezagutu dut. Oso itxura du eta animoak eman nahi dizkiet hasitako bide zorragarri honetan jarduteko.

Beste partaideen blogak edo ikastetxeen lekuak ez ditut hemen. Beraz, gonbidatzen diet iruzkin bat uzten nik post honetan gehitzeko. Asko poztuko nintzatekeen hala eginez gero.

2 Iruzkinak:

gorka dijo...

Kaixo Berta! Zure jarduera asko gustatu zait. Ea beste egunen batean jarraipena ematen diozun.
Gure inguruko beste eskola batzuen blogaren helbideak eskatu dituzunez, oraingoz bat emango dizut. Artatza-Pinuetakoen aldean hasi berriak dira baina ikusiko duzu zein azkar lortzen duten hauek ere Blog sare ederra: http://leioakosanbartolome.nireblog.com/

MAISTRA eta IKTak dijo...

Mila esker, Gorka. Ea gehiago animatzen diren helbideak uzten.