2008-11-03

Hegaltxoak blogean

Azken astean, bi lagunek galdetu didate ea nola jar daitezkeen hegaltxoak blogean, honetan agertzen den bezala.

Ba, gaur, zoratu ondoren ;), ezin baitnuen aurkitu amarrua, erantzuna dut.

Lehenengoz, blogaren txantiloia aldatu behar da. Horrek suposatzen du sartu ditugun gadtget edo widgets edo gehiagarri guzti horiek, seguruen, galduko direla.

Poztearren, beti berreskuratu daitezke :) pazientziaz...

Beno, txantiloia aldatu (GlossyBlue da daukadana) eta gero orri honetan dauden argibideei jarraitu hitzez hitz.

Hasi baino lehen, artikuluan aipatzen diren tutorialak eta abarrak ongi irakurri.
Sorte on!

0 Iruzkinak: