2011-01-18

Zenbakiak gure Hirietan

Axi Olanoren erakusketa liburutegira ailegatu zaigu BBKri esker.Garrantsitsuak dira zenbakiak gure eguneroko bizitzan? Noiz agertu ziren zenbakiak? Beti berdinak izan dira? Galdera hauei eta gehiagoei erantzuna ematen saiatuko gara.

2008-11-03

Hegaltxoak blogean

Azken astean, bi lagunek galdetu didate ea nola jar daitezkeen hegaltxoak blogean, honetan agertzen den bezala.

Ba, gaur, zoratu ondoren ;), ezin baitnuen aurkitu amarrua, erantzuna dut.

Lehenengoz, blogaren txantiloia aldatu behar da. Horrek suposatzen du sartu ditugun gadtget edo widgets edo gehiagarri guzti horiek, seguruen, galduko direla.

Poztearren, beti berreskuratu daitezke :) pazientziaz...

Beno, txantiloia aldatu (GlossyBlue da daukadana) eta gero orri honetan dauden argibideei jarraitu hitzez hitz.

Hasi baino lehen, artikuluan aipatzen diren tutorialak eta abarrak ongi irakurri.
Sorte on!

2008-10-30

Leioan baliabide digitalei buruz hitz egiten

Gaur goizean, Lamiako geltokian jaistsi naizenean zeruak nirekin haserre zegoela pentsatu dut. A ze txaparrada! Heldu naiz blai eginda Leioako berritzegunera eta pentsatu dut: eguraldi honekin ez da inor agertuko jardunaldi honetara. Baina oker nenbilen.



Lehenengoz, oso harrera ona jaso dut gonbidatu nauen Pilar Etxebarriaren partetik eta han lan egiten duten hainbat lankiren partez: Enrique Arce, hango zuzendaria, Angel Larrauri (kontu teknikoaz arduratzen, mila esker!), Ana Basterra (ezaguna niretzako, blogosferatik eta ikasbloggers taldetik) Gorka Azkarate, Sorkunde Butron eta Loli Vazquez (Lehen eta Haur hezkuntzako aholkulariak) eta han zeuden guztiok.


Gero, ordua heldu denean, izena eman zuten baino gende gehiago hurbildu da eta benetan eskertzekoa!, zegoen eguraldariarekin.


Bestalde, parte hartu duen ikastetxearen bloga: Artaza-Pinueta ezagutu dut. Oso itxura du eta animoak eman nahi dizkiet hasitako bide zorragarri honetan jarduteko.

Beste partaideen blogak edo ikastetxeen lekuak ez ditut hemen. Beraz, gonbidatzen diet iruzkin bat uzten nik post honetan gehitzeko. Asko poztuko nintzatekeen hala eginez gero.

2008-10-29

Leioako jardunaldia

Azaroaren 30a: Leioako berritzegunean jardun digitala


B08 Leioako berritzegunean antolaturiko jardun digitala
(Aurkezpenaren laburpena)
 
2.DIAPOSITIBA
Ohiko baliabideak: Interneten dagoena
Interneteko tresnak berezko baliabide gisa
3.DIAPOSITIBA
Interneten dauden baliabideak
Hauek ohiko klaseak emateko balio dute:
4.DIAPOSITIBA
Kasu honetan ez dago elkar eraginik, interaktibotasunik, pasibo eran ari gara erabiltzen sarea
Nire ustez…
5.DIAPOSITIBA
Teknologiaren erabilera horrek liburuaren ariketak ordezka ditzake. Irakaskuntza tradizionala, ordenagailua erabiliz
Beraz garrantzitsuena izango da zertarako erabiliko dugun irakaskuntzan jakitea,
zein helburu eta konpetentzia lortzeko.
6.DIAPOSITIBA
Konpetentzien inguruan antola dezagun gure lana

7.-8. DIAPOSITIBA
Kontuan hartzekoa metodologian, antolaketan…
  • Gaitasunetan/ konpetentzietan antolatu tresna digitalekin prestaturiko jarduerak
  • Aproposak dira proiektu baten inguruan baliabide digitalak txertatzen diren ekintzak. Horretarako leku batean (blog –wiki) bildu erabiliko dituzuen baliabideak: estekak, infografiak, programak, mapak, bideoak...
  • Era eraginkorrean lan egin, hau da, “erreala” den helburu batekin landu ikasleen motibazioa sustatuz.
  • Bermatu tresna digitaletan maneiatzen direla benetan, hau da, Euskal Curriculumean, esparru honetan datozen helburuak lortzen ditugula: alfabetatze digitala
  • Horien bitartez arloetako curriculuma landu
  • Rola aldatu ikasleen ezagutzaren prozesuan gidari bihurtuz
  • Lan kolaboratiboa sustatzeko aprobetxatu, elkarlanean aritu, harremanak izan, parte hartu (trebeziak), adosteko teknikak landu …
  • Pentsatu, idatzi, besteen aurrean aurkeztu … era honetako trebeziak  sustatu
  • Berdinen arteko tutoretza: bikoteka lan egitean, “irakasle” lan utzi lagundu ahal duenari
  • Plazaratu gelako lana, familiek ezagut dezaten egiten dutena, haiekin interakzioa lortuz
Adibide batzuK
9.DIAPOSITIBA
Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia: Blogaren erabilera pedagogikoa geletan (edublog-ikasblog)
Erabil daitekeen tresna
bloga
Sustatzen diren trebeziak:
Ahozkotasuna: podcast , bideoa (eztabaiden grabaketa, elkarrizketa, deklamazioa)
Idatzizko testuak: landu direnak argitaratu blogean
10.DIAPOSITIBA
Online ekoizteko:
Bideoak egiteko, “animazioak”
Eginiko bideotxoak igotzeko (antzerkiak…)
11.DIAPOSITIBA
Matematika konpetentzia
Koadernoetan egin daitezkeen ariketak egiteko ez erabili.
Joko matematikoak: logika, arrazonamendua lantzeko
Adibidean dagoena da guk erakisteko, haiek xotxekin egiteko eta gero egiaztatzeko pausuak era bisualean.
Simetriak izen hori daukana aukeratu
3D-ereduak: geometria benetako egoeran antzemateko
Simulazioak: angeluak lantzeko (hacer atrás y ver que hay muchos más ejemplos) e.b. (aukeratu azalera kalkulatzekoa)
Esperimentazioa (kalkuluak)(calcular-con la cabeza y las manos, estimar prever:bolak), estimazioak (virtual manipulatives: estimatu noraino helduko den likidoa)
Matematika interaktiboa: Eduteka (juego sencillo del laberinto)
12.DIAPOSITIBA
Zientzia konpetentzia
Proposamenak:
Geografia Google Earth
13.DIAPOSITIBA
wikia
Taldeka, gai bati buruzko “informazio biltegia” eratu.
Beste ikastetxeekin batera proiektu batean parte hartu.
Ad. “Cuentos viajeros
Lan kolaboratiboaren ereduari jarraituz gai bati buruzko lana egin dezakete denon artean
WQ
Ikerketa lanak egiteko.Interneteko esteken bitartez informazioa aurkitu. Konpetentzietan oinarrituak.
 
14.DIAPOSITIBA
Lanen emaitzak, aurkezpenaren bidez, eta ikuslegoaren aurrean, hizlari gisa, egoera formalean: ahozkotasuna lantzeko.
15.DIAPOSITIBA
Irakasleak erabiltzeko baliabide blogak
Baliabide anitz dituzten blogak (gaztelaniaz-galegoz)
3.- Encinas
16.DIAPOSITIBA
Konpetentzia digitala:
Hau da lortu nahi duguna: jakiteko irrika sortzea