2007-05-30

Euskal elezaharrak

Gabon:

Egin behar duzuen lana aurrera eramateko, hona hemen kontsultarako helbide batzuk:
Euskal Herriko mitologia
Euskal mitologia eta alegiak

2007-05-29

VII.KULTUR ASTEA

Gaurko ekitaldia ez-irakasleentzako izan da. Honetan, ura eta elektrizitatea aurrezteko aholkuez hitz egin dute.


2007-05-28

VII. KULTUR ASTEA

Gaur, Kultur Asteko lehen egunean, gure ikasleen hitzaldiak eskaini dira.


Goizekoetan, Lehen , bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleei zuzenduak, gure bizitza erabiltzen ditugun hainbat material arrunten ekoizpena prozesuak aztertu dituzte.

Bi ikuspegi desberdin erabili dira honetarako: tradizionala den prozeusa, eta horrek sortzen dituen Naturarentzako kalteak, etaproduktu berdinak lortzeko birziklapen prozesua, Izadia zaintzeko guztiz egokiagoak direnak.

Azalpenak eman ondoren galderak egiteko uneak ireki dira, ikusleen zalantzak argitzekoak.
Guztiz arro sentitzen gara tutoreak egin duten aurkezpenekin, nahiz eta haiek aitortu oso urduri zeudela .

Askoz ere alaiago haiek eginiko aurretiko lan guztiarekin: informazioa bildu, testua prestatu, zuzenketak, PowerPoint eta Publisher programak maneiatzen ikasi eta azkeneko ekoizpena gauzatu. Ordu mordoak sartu ditugu honetan baian mezeri zuelakoan gaude.

Arratsaldean, eta gaztelania arloarekin lotuta, energia aurrezteko neurriak prestatu dituzte haien gurasoei erabilera jasagarrian hezitzeko. Hauek ere guztiz arrakastatsuak izan dira.
Hona hemen ekitaldien argazkiak.



2007-05-22

Baso biziduna: Clara Campoamor

Gaur, goizeko 10:00etan, Clara Campoamor kultur etxean, ikastetxeko 5.mailako ikasleak bildu dira, askko lan egin eta gero lorturiko proposamenak komunean ipintzeko.


Hona hemen ekitaldiaren argazkiren bat.

Jatekoa ere merezita, ezta?
Gero arte

Grants Grooves III - Rare Grooves

Audio froga

2007-05-21

Brething Earth

Gabon:

Ondoko helbidean Lurraren irudia duzue. Sagua jarri edozein lurraldetan eta hainbat datu agertuko dira:

- Populazioa

-Zenbat denbora behar duen nazio bakoitzak 1000 CO2 tona airean uzteko

Ingelesez dago.


Informazio iturria:

http://www.lamateporunyogur.net/archivos/2007/05/21/breathing-earth-observa-el-mundo-a-tiempo-real/

Baso Biziduna

Arratsalde on,


Zuhaitza amaitu dugu! Hona hemen eginikoa:


Berehala Clara Campoamor kultur etxean ikusiko dituzue. Zorionak eginiko lanagatik!

2007-05-20

Aurtengo tailerren ekoizpenak

Gabon:

Prest dago 2006/2007 ikasturtean zehar Aldizkari Tailerrean eginiko ale guztien karpeta. Nahi duena nire gelatik pasatu (LH5B) eta Pen-drive barruan itsatsiko dugu.

Ez izatekotan, betiko legez, CD batean eskuratuko duzue edo ikastolako webgunean ikusiko ditu:

www.alkartuikastola.net

2007-05-15

Eusko Jaurlaritzaren LOEren ezarpenerako zirriborroa

Gabon:

Departamentuko web orrian eskegi da LOE garatzeko dekretuen zirriborroak.

IKTari dagokionez, arlo guztietan aipamena egiten diote IKTaren lanketari.

Ez da harritzekoa LOEaren zortzi oinarrizko gaitasunen artean, Lehen Hezkuntzan, hau denean:

"Informazio trataera eta gaitasun digitala".


Eusko Jaurlaritzaren esteka, dokumentu guztiak begiztatzeko:




2007-05-14

DEKALOGOA

Ondoko helbidean aurkituriko dekalogoa interesgarria dela uste dut:
http://rociocabanillas.blogspot.com/2006/06/declogo-y-contradeclogo-tic.html

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK HHAN

Helbide hauetan, agian, proiektu interesgarriren bat aurki daiteke gaia jorratzeko.
1.- Euskeraz dago, esperimentuak proposatzen dituelarik, energia berriztagarriei buruz.
http://www.solarizate.org/vasco/docencia/laboratorio.htm

2.- Hau erderaz dago, baina proiektu batzuk ere agertzen dira:
http://www.maestrasjardineras.com.ar/proyectos.html

3.-Helbide anitz Haur Hezkuntzarako (orokorrean)
http://www.educa.aragob.es/cprcalat/infantil.htm

4.- Ordenadoreak Haur Hezkuntzan
http://ares.cnice.mec.es/infantil/profesorado/index.html

5.- Ingurumen Hezkuntza Haur Hezkuntzan:
http://www.waece.org/clubninyos/club_actividades_actividadesprevias.php

Beno, aztertzeko nahiko dagoelakoan,

Hurrengora arte

2007-05-10

Zientziari buruzko bloga

Gabon:
Hona hemen azken aurkikuntza: Zientziari buruzko gaiak, euskeraz, gazte eta umeei zuzenduak.

GAZTE-ZIENTZIA

Zientzia eta Teknologia gazte eta umezkoentzat

Sartu eta gozatu

2007-05-08

Gaurko Ginkana

Gaur 5.mailako A eta B taldekoak egon gara Ginkanan parte hartzen.

Hona hemen argazkia.

Galderak erantzuteko denbora izan dugun arren, juxtu ibili gara erantzun guztiak emateko. Urduri egon gara baina pozik.


Intenet eguna: Maiatzaren 8an

Gabon:
Maiatzaren 8an Internet eguna ospatu dugu Barakaldon. Hori dela eta, Herriko plazan jarri den Karpan Ginkana antolatu dute Barakaldoko ikastetxeetako 5.mailako ikasleentzat.
Baina, honetaz gain, egunaren zehar, beste ekintza interesgarrietan parte har ditzakezue. Hemen itsasten dizuet egitaraua, arratsaldez joateko asmoa izatekotan.