2008-03-31

Penintsula ikasten

Ingurune gaian mapak landuko ditugu. Horretarako, izenak, kkokapenak, ikasi behar. Datozen esteketan, lagungarriak diren jolasak edo mapa interaktiboak dituzue. Erabili eta errezago egingo zaizue lana.
1.-Puzleak, izenak ikasteko
2.- Mapa interaktiboak: fisikoa, politikoa, klimak ...
3.-Beste jolasak izenak ikasteko eta ongi kokatzeko.
4.- Google Earth: instalatu zure PCan, eta era zoragarrian ikusiko duzu geografia.
5.- Googlemaps: errepide mapak badaude baiana "satelite" ikuspegia aukeratuta, erliebe formak ikus daitezke.
6.- "Cartografia didáctica"
7.- Wikipedian, euskaraz
8.- Climatic
9.- Mapak inprimatzeko, gordetzeko...
10.- Mapak, euskaraz

2008-03-30

Pentsatzeko...gizakiok egiten dioguna Izadiari

Zaindu Ingurugiroa!

Vía: AtinaChile

2008-03-21

Munduak lotzenII

Gaur, Ecourban blogean, ondo datorkizuen jolas baten berri izan dut: Alerta CO2. Aldaketa klimatikoari buruzkoa da. Jolas honen bitartez jakingo duzu negutegi efektua sortzen duten gasen emisioa nola murrizten lagundu.
Egizue klik eta asko ikasi (eta ongi pasa!)

Googleren bilatzaile berria: umeentzako

Celestino Artetaren eskutik googlek bilatzaile berria duela jakin dut. Umeentzako egina, beraz, egokiak ez diren bilaketa emaitzak baztertzen ditu.

Gogoratu beste bilatzailea duzuela, euskeraz. Ondoko post-ean berrirakurri.

2008-03-15

Iñaki Friera gurekin egon da.

Martxoak 14an, arratsaldez, hiruhilabeteari agurra emateko, Iñaki Friera idazlea etorri zaigu gurera. Egia esanda, irrikitan geunden ezagutzeko. Beraren liburua, Trianoko gau gorriak, irakurri dugu gelan, eta aztertu ere aztertu dugu.

Niretzako oso interesgarria izan da bisita. Ez dakit zer pentsatuko duten ikasleek. Haien iritziak espero ditut gure ahotsa blogean...

Hasi baino lehen, liburutegiko arduraduna den Covak txartel polita jarri zuen ongietorria emateko asmoz.

Momentuz, arratsaldeko gertaerak kontatuko dizkizuet. Lehenengoz , gela bietako bi ikasle aurkezleak izan ziren. Oso ondo egin zuten, benetan!!

Jon eta Garazi aurkezleak izan ziren.

Iñaki aurkezpena entzuten.





Hona hemen publikoa: seigarren mailako guztiak. Hasieran, eguraldi beroak, itxaroteak nahiko urduritu zituzten umeak, baina tira, heldu zenean idazlea, oso galdera interesgarriak egin zizkioten.





















Amaitu ondoren, ekarritako liburuak sinatu zituen Iñakik.
Idazleak esandakoak:
  • Idazlea irudimenezko ariketa da.
  • Idazteko idatzi nahi izatea behar da
  • Izako atxorra du googena, lehena izan zelako
  • Berarentzako, istorioak gertatzen diren pasadizoetan oinarritzen dira.
  • Traianoko gau gorriak, esate baterako, egunkarian irakurritako albiste batetik sortu zen, txakur borrokak antolatzen zirela jakin zuen.
  • Hurrengo abentura, Viana herrian (Nafarroan) kokatu nahi du. Trianoko liburuan herriaren aipamena egiten du.
  • Barakaldo San Vicente futbol taldean aritu zen hamazortzi urte bete arte.
  • Trianoko Maria eta Mr. March pertsonaiek hartu du hausnarketa egiteko. Zaharra da gure iragana, gure historia eta Maria, berriz, oraina. Istorioan, biak ezinbestekoak dira arazotik onik ateratzeko. Hau da, iragana eta oraina elkartu behar dira, eta ulertze horretatik bakea heltzen da.

Azkenik, idazteko erabilzen dituen urratsak luzatu zizkigun. Adi egon, idazleak nahi izan nahi baduzue!!

1.- Istoriaren laburpena, istoria orokorra, pentsatu.

2.- Istoria idazten hasten denean aldatzen doa, pertsonaiek berezko ahotsa hartzen dute.

3.- Idaztea jolastea bezala da.

2008-03-09

Iparragirre eta Xenpelar

Oraindik arituko zineten informazio bila agindutako bi pertsonaien inguruan. Errazteko lana, Denbora-lerroa egiteko web hau aurkezten dizuet. Zuek ongi dakizunez ingelesez nik baino hobeto ulertuko duzue egitekoa.

Agertzen den orria nik prestatu dut, baina, zuek dakizuen bezala, Sign in botoia bilatu eta egin kontua gure ahotsa blogaren datuekin. Gero, oso erreza denez, sartu aurkituriko informazioa, eta baita irudiak eta soinuak ere.

Kronogramen jarraipena

Iturria: Mario Nuñez, DigiZen

2008-03-05

Munduak Lotzen

Intermonek antolaturiko Munduak Lotzen programan parte hartzen dugu seigarren mailako ikasleok. Martxoaren 3an hasi dira.




Gurekin batera, herrialde askoren ikasleek parte hartuko dute.

6.B taldeko kideak:


CEIP COLLSEROLA (B)
SANT CUGAT DEL VALLES
ESPAÑA

CEIP os Casais (A)
Maniños-Fene
ESPAÑA

Colegio S. Juan Bautista de la Salle (G)
Valladolid
ESPAÑA

CRA del Ebro (G)
Gelsa
España

Escuela Mario Muñoz Silva (B)
Sector Porvenir
Chile

Gianni Rodari (Istituto Comprensivo Statale `Masaccio`) (A)
San Giovanni Valdarno
Italia

Liberty Community School (I)
Nairobi
KENYA

Margaret Mortimer Girls Junior Lyceum (C)
Santa Lucia
Malta


6.A taldeko kideak:

C.P. Luis Cernuda (A)
Madrid
España

CEIP La Jota (A)
Badia del Vallès
España

CEIP Sant Miquel-Almatret (A)
Maials
Espanya

Colégio Nossa Senhora de Lourdes (A)
Porto
Portugal

Divino Maestro (I)
Vitoria
España

Lawrence Citizens School (A)
Dar es salaam
Tanzania

San José de Calasanz (C)
Alquerías
España