2008-11-03

Hegaltxoak blogean

Azken astean, bi lagunek galdetu didate ea nola jar daitezkeen hegaltxoak blogean, honetan agertzen den bezala.

Ba, gaur, zoratu ondoren ;), ezin baitnuen aurkitu amarrua, erantzuna dut.

Lehenengoz, blogaren txantiloia aldatu behar da. Horrek suposatzen du sartu ditugun gadtget edo widgets edo gehiagarri guzti horiek, seguruen, galduko direla.

Poztearren, beti berreskuratu daitezke :) pazientziaz...

Beno, txantiloia aldatu (GlossyBlue da daukadana) eta gero orri honetan dauden argibideei jarraitu hitzez hitz.

Hasi baino lehen, artikuluan aipatzen diren tutorialak eta abarrak ongi irakurri.
Sorte on!

2008-10-30

Leioan baliabide digitalei buruz hitz egiten

Gaur goizean, Lamiako geltokian jaistsi naizenean zeruak nirekin haserre zegoela pentsatu dut. A ze txaparrada! Heldu naiz blai eginda Leioako berritzegunera eta pentsatu dut: eguraldi honekin ez da inor agertuko jardunaldi honetara. Baina oker nenbilen.



Lehenengoz, oso harrera ona jaso dut gonbidatu nauen Pilar Etxebarriaren partetik eta han lan egiten duten hainbat lankiren partez: Enrique Arce, hango zuzendaria, Angel Larrauri (kontu teknikoaz arduratzen, mila esker!), Ana Basterra (ezaguna niretzako, blogosferatik eta ikasbloggers taldetik) Gorka Azkarate, Sorkunde Butron eta Loli Vazquez (Lehen eta Haur hezkuntzako aholkulariak) eta han zeuden guztiok.


Gero, ordua heldu denean, izena eman zuten baino gende gehiago hurbildu da eta benetan eskertzekoa!, zegoen eguraldariarekin.


Bestalde, parte hartu duen ikastetxearen bloga: Artaza-Pinueta ezagutu dut. Oso itxura du eta animoak eman nahi dizkiet hasitako bide zorragarri honetan jarduteko.

Beste partaideen blogak edo ikastetxeen lekuak ez ditut hemen. Beraz, gonbidatzen diet iruzkin bat uzten nik post honetan gehitzeko. Asko poztuko nintzatekeen hala eginez gero.

2008-10-29

Leioako jardunaldia

Azaroaren 30a: Leioako berritzegunean jardun digitala


B08 Leioako berritzegunean antolaturiko jardun digitala
(Aurkezpenaren laburpena)
 
2.DIAPOSITIBA
Ohiko baliabideak: Interneten dagoena
Interneteko tresnak berezko baliabide gisa
3.DIAPOSITIBA
Interneten dauden baliabideak
Hauek ohiko klaseak emateko balio dute:
4.DIAPOSITIBA
Kasu honetan ez dago elkar eraginik, interaktibotasunik, pasibo eran ari gara erabiltzen sarea
Nire ustez…
5.DIAPOSITIBA
Teknologiaren erabilera horrek liburuaren ariketak ordezka ditzake. Irakaskuntza tradizionala, ordenagailua erabiliz
Beraz garrantzitsuena izango da zertarako erabiliko dugun irakaskuntzan jakitea,
zein helburu eta konpetentzia lortzeko.
6.DIAPOSITIBA
Konpetentzien inguruan antola dezagun gure lana

7.-8. DIAPOSITIBA
Kontuan hartzekoa metodologian, antolaketan…
  • Gaitasunetan/ konpetentzietan antolatu tresna digitalekin prestaturiko jarduerak
  • Aproposak dira proiektu baten inguruan baliabide digitalak txertatzen diren ekintzak. Horretarako leku batean (blog –wiki) bildu erabiliko dituzuen baliabideak: estekak, infografiak, programak, mapak, bideoak...
  • Era eraginkorrean lan egin, hau da, “erreala” den helburu batekin landu ikasleen motibazioa sustatuz.
  • Bermatu tresna digitaletan maneiatzen direla benetan, hau da, Euskal Curriculumean, esparru honetan datozen helburuak lortzen ditugula: alfabetatze digitala
  • Horien bitartez arloetako curriculuma landu
  • Rola aldatu ikasleen ezagutzaren prozesuan gidari bihurtuz
  • Lan kolaboratiboa sustatzeko aprobetxatu, elkarlanean aritu, harremanak izan, parte hartu (trebeziak), adosteko teknikak landu …
  • Pentsatu, idatzi, besteen aurrean aurkeztu … era honetako trebeziak  sustatu
  • Berdinen arteko tutoretza: bikoteka lan egitean, “irakasle” lan utzi lagundu ahal duenari
  • Plazaratu gelako lana, familiek ezagut dezaten egiten dutena, haiekin interakzioa lortuz
Adibide batzuK
9.DIAPOSITIBA
Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia: Blogaren erabilera pedagogikoa geletan (edublog-ikasblog)
Erabil daitekeen tresna
bloga
Sustatzen diren trebeziak:
Ahozkotasuna: podcast , bideoa (eztabaiden grabaketa, elkarrizketa, deklamazioa)
Idatzizko testuak: landu direnak argitaratu blogean
10.DIAPOSITIBA
Online ekoizteko:
Bideoak egiteko, “animazioak”
Eginiko bideotxoak igotzeko (antzerkiak…)
11.DIAPOSITIBA
Matematika konpetentzia
Koadernoetan egin daitezkeen ariketak egiteko ez erabili.
Joko matematikoak: logika, arrazonamendua lantzeko
Adibidean dagoena da guk erakisteko, haiek xotxekin egiteko eta gero egiaztatzeko pausuak era bisualean.
Simetriak izen hori daukana aukeratu
3D-ereduak: geometria benetako egoeran antzemateko
Simulazioak: angeluak lantzeko (hacer atrás y ver que hay muchos más ejemplos) e.b. (aukeratu azalera kalkulatzekoa)
Esperimentazioa (kalkuluak)(calcular-con la cabeza y las manos, estimar prever:bolak), estimazioak (virtual manipulatives: estimatu noraino helduko den likidoa)
Matematika interaktiboa: Eduteka (juego sencillo del laberinto)
12.DIAPOSITIBA
Zientzia konpetentzia
Proposamenak:
Geografia Google Earth
13.DIAPOSITIBA
wikia
Taldeka, gai bati buruzko “informazio biltegia” eratu.
Beste ikastetxeekin batera proiektu batean parte hartu.
Ad. “Cuentos viajeros
Lan kolaboratiboaren ereduari jarraituz gai bati buruzko lana egin dezakete denon artean
WQ
Ikerketa lanak egiteko.Interneteko esteken bitartez informazioa aurkitu. Konpetentzietan oinarrituak.
 
14.DIAPOSITIBA
Lanen emaitzak, aurkezpenaren bidez, eta ikuslegoaren aurrean, hizlari gisa, egoera formalean: ahozkotasuna lantzeko.
15.DIAPOSITIBA
Irakasleak erabiltzeko baliabide blogak
Baliabide anitz dituzten blogak (gaztelaniaz-galegoz)
3.- Encinas
16.DIAPOSITIBA
Konpetentzia digitala:
Hau da lortu nahi duguna: jakiteko irrika sortzea 

2008-10-01

Klima aldaketa

Ihobek bidaltzen duen boletinean, orrialde hau ikusi dut. Klima aldaketari buruzko infografia hau gazteleraz, euskaraz eta ingelesez dugu:

2008-06-20

Azken eguneko txangoa









2008-06-19

Gaurko antzerkiaren argazkiak

Antzerki bigarren zikloa

2008-06-17

Generaltxo

LH6A taldekoen lan bikaina:

Antzerkia LH6A: Generaltxo

2008-06-16

Manolito Gafotas: Antzerkia

Antzerkia08: Manolito gafotas

Gaur, antzerki saio eskeini digute gelakoek, Josebaren zuzendaritzapean. Oso ondo aritu dira eta arratsaldean gurasoentzat ere eskeini dute.

2008-05-18

Gorputz geometrikoak eta geometria

Ondoko helbideetan, informazioa duzue:
1.- Gorputz batzuen garapena
2.-Jolasak.

  • Honetan, aukeratu azken hirurak: era konplexua, perimetroa kalkulatuko dugu eta edukiera masa eta luzera.
  • Bigarrenean, guztiak
3.- Geometria interactiboa: angeluak eta triangeluak
4.- Jolastu. puzleak atala klikatu
5.- Jolas sinpleak

2008-05-11

Basoak

Gai berri batera hurbildu bezain pronto , hona hemen lekuak sakontzeko, aztertzeko, gehiago jakiteko...
1.- Iratiko ohiana: aipatu genuen, Europako........?...... handiena (jarri zuek hitza)
Iratiko ihianaren weba
2.- Aia -Pagoeta : parke naturala. aztertu bizitzen diren animaliak..., jolastu jolasekin, landareen fitxak ikusi, Agorregi burdinolarena irakurri, ...
3.-Euskal Basoak eta Klima aldaketa.
4.- Eusko Jaurlaritzaren orrian. Biodibertsitatea. Ekosistema: Basoa
5.- Euskadiko faunaren (145) espezie mehatxatuen zerrenda
6.- Euskadiko floraren (157) espezie mehatxatuen zerrenda
7.- Euskadiko Naturguneak

Oharra: mapean klikatuz, gune interaktibora joko duzue
8.- Euskalnaturaren gunean, oso datu interesgarriak

9.- Especies amenazadas
10.- basoari buruzko bideoa Klik egin basoak hitzean
11.- Desforestazioa: bideo
12.- Ekosistemak: Bideoa
13.- Gorbeiako parke naturala

14.- Urkiolako parke naturala

Azkenik, gureahotsan kontatu ezagutzen edo aurkitu dituzun web interesgarriak basoari buruz

Zuk bezalako ikasleek liburuak gomendatzen

Ez dakizula zein liburua irakurri ?, ea gustuko duzun hori edo beste hura...Ondoko helbidean, Iruñeko Iturrama instituko ikasleek 150 liburu baino gehiago komentatu eta baloratu dituzte.Izenburuz zein sailka egin dezakezu bilaketa

2008-05-08

Azalerak eta perimetroak

Asteburuan ez aspertzeko;) , hona hemen ariketa bat, helbide honetan egiteko:
Oharra: ez erabili mozilla firefox, eta Explorer barruan ez bada ikusten, java "habilitatu" behar duzue, edo esaten badizue, instalatu, lasaitasunez

2008-05-03

Erliebeaz gain...

Bestelako gauzak egin daitezke ... irudimena baino ez da behar:

2008-04-28

Cartas al director

Idatzi duzuen eskutitza bidaltzeko, hona hemen estekak:
El Correo digital
Deia

2008-04-23

Alkartuko liburutegiko maskota

Gaur, Nazioarteko Liburu Egunean, Alkartuko liburutegiko Irakurkop maskota ezagutu dugu.
Lehiaketa egin ondoren, 4.mailako Pabloren irudimenetik ateratako pertsonaia gorpuztu da. Hona hemen maskotaren irudia, bere egilearekin batera eta... liburutegiko arduradunarekin, Cova andereñoa.

2008-04-11

Erliebea plastilinaz

Oharra: utzi iruzkin bat esanez zein den zuena. Jarritako zenbakiak erabili

1.

2.
3. Iciar eta Mariñe

4.

5.
6.
7.

Borondatezko lana baina nire harridurarako berehala ekarri dituzte lanak:
8.Ikerrena

9.Idoiarena


10.

11.Haizea
12.
13.
14.
15.-

2008-04-07

Ingurune, erlieberen apunteak

Rafaren blogean dituzue erliebe gaiaren apunteak. Nahi izanez gero, inprimatu dezakezue.

Irrika: zientzari buruzko aldizkari berria

Zientzaberriren eskutik, jaso dut berri on hau: DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako zuzendutako zientzia aldizkaria jaio dela. Lehen alea dugu jadanik, baina interesgarriena da online duzuela. DBHn egon ez arren, oso gutxi falta zaizue hasteko etapa berri hori eta, seguru nago, aldizkarian gai interesgarriak aurkituko dituzuela.

2008-04-02

Sujeto y predicado

Vía: Aula abierta

Xotxak

Iaz esan nizuen bazegoela helbide bat xotxekin jolasteko. Beno, gaur aurkitu dut helbidea.

Via: Zientzaberri
Fuente: matematicas interactivas y mannipulativas

Liburutegiak

Agian liburuak behar dituzue kontsultatzeko. Agian jakin nahi duzue ea libre dauden udal liburutegi batean.
Done bikendiko liburutegian egon ginenean, ezagutu genuen Inteneten dagoen baliabidea gure karnetaren datuekin erreserba egiteko. Uzten dizuet hemen:

2008-03-31

Penintsula ikasten

Ingurune gaian mapak landuko ditugu. Horretarako, izenak, kkokapenak, ikasi behar. Datozen esteketan, lagungarriak diren jolasak edo mapa interaktiboak dituzue. Erabili eta errezago egingo zaizue lana.
1.-Puzleak, izenak ikasteko
2.- Mapa interaktiboak: fisikoa, politikoa, klimak ...
3.-Beste jolasak izenak ikasteko eta ongi kokatzeko.
4.- Google Earth: instalatu zure PCan, eta era zoragarrian ikusiko duzu geografia.
5.- Googlemaps: errepide mapak badaude baiana "satelite" ikuspegia aukeratuta, erliebe formak ikus daitezke.
6.- "Cartografia didáctica"
7.- Wikipedian, euskaraz
8.- Climatic
9.- Mapak inprimatzeko, gordetzeko...
10.- Mapak, euskaraz

2008-03-30

Pentsatzeko...gizakiok egiten dioguna Izadiari

Zaindu Ingurugiroa!

Vía: AtinaChile

2008-03-21

Munduak lotzenII

Gaur, Ecourban blogean, ondo datorkizuen jolas baten berri izan dut: Alerta CO2. Aldaketa klimatikoari buruzkoa da. Jolas honen bitartez jakingo duzu negutegi efektua sortzen duten gasen emisioa nola murrizten lagundu.
Egizue klik eta asko ikasi (eta ongi pasa!)

Googleren bilatzaile berria: umeentzako

Celestino Artetaren eskutik googlek bilatzaile berria duela jakin dut. Umeentzako egina, beraz, egokiak ez diren bilaketa emaitzak baztertzen ditu.

Gogoratu beste bilatzailea duzuela, euskeraz. Ondoko post-ean berrirakurri.

2008-03-15

Iñaki Friera gurekin egon da.

Martxoak 14an, arratsaldez, hiruhilabeteari agurra emateko, Iñaki Friera idazlea etorri zaigu gurera. Egia esanda, irrikitan geunden ezagutzeko. Beraren liburua, Trianoko gau gorriak, irakurri dugu gelan, eta aztertu ere aztertu dugu.

Niretzako oso interesgarria izan da bisita. Ez dakit zer pentsatuko duten ikasleek. Haien iritziak espero ditut gure ahotsa blogean...

Hasi baino lehen, liburutegiko arduraduna den Covak txartel polita jarri zuen ongietorria emateko asmoz.

Momentuz, arratsaldeko gertaerak kontatuko dizkizuet. Lehenengoz , gela bietako bi ikasle aurkezleak izan ziren. Oso ondo egin zuten, benetan!!

Jon eta Garazi aurkezleak izan ziren.

Iñaki aurkezpena entzuten.





Hona hemen publikoa: seigarren mailako guztiak. Hasieran, eguraldi beroak, itxaroteak nahiko urduritu zituzten umeak, baina tira, heldu zenean idazlea, oso galdera interesgarriak egin zizkioten.





















Amaitu ondoren, ekarritako liburuak sinatu zituen Iñakik.
Idazleak esandakoak:
  • Idazlea irudimenezko ariketa da.
  • Idazteko idatzi nahi izatea behar da
  • Izako atxorra du googena, lehena izan zelako
  • Berarentzako, istorioak gertatzen diren pasadizoetan oinarritzen dira.
  • Traianoko gau gorriak, esate baterako, egunkarian irakurritako albiste batetik sortu zen, txakur borrokak antolatzen zirela jakin zuen.
  • Hurrengo abentura, Viana herrian (Nafarroan) kokatu nahi du. Trianoko liburuan herriaren aipamena egiten du.
  • Barakaldo San Vicente futbol taldean aritu zen hamazortzi urte bete arte.
  • Trianoko Maria eta Mr. March pertsonaiek hartu du hausnarketa egiteko. Zaharra da gure iragana, gure historia eta Maria, berriz, oraina. Istorioan, biak ezinbestekoak dira arazotik onik ateratzeko. Hau da, iragana eta oraina elkartu behar dira, eta ulertze horretatik bakea heltzen da.

Azkenik, idazteko erabilzen dituen urratsak luzatu zizkigun. Adi egon, idazleak nahi izan nahi baduzue!!

1.- Istoriaren laburpena, istoria orokorra, pentsatu.

2.- Istoria idazten hasten denean aldatzen doa, pertsonaiek berezko ahotsa hartzen dute.

3.- Idaztea jolastea bezala da.

2008-03-09

Iparragirre eta Xenpelar

Oraindik arituko zineten informazio bila agindutako bi pertsonaien inguruan. Errazteko lana, Denbora-lerroa egiteko web hau aurkezten dizuet. Zuek ongi dakizunez ingelesez nik baino hobeto ulertuko duzue egitekoa.

Agertzen den orria nik prestatu dut, baina, zuek dakizuen bezala, Sign in botoia bilatu eta egin kontua gure ahotsa blogaren datuekin. Gero, oso erreza denez, sartu aurkituriko informazioa, eta baita irudiak eta soinuak ere.

Kronogramen jarraipena

Iturria: Mario Nuñez, DigiZen