2007-04-17

Bideoa sartzeko pausuak

YOUTUBE-N KONTUA IREKI

1.- Youtube orrian kontua egin behar duzue (ingelesez dago). www.youtube.com helbidean sartu eta klik egin "sign Up" atalean. Gmail-en egin zenuen bezala, bete itzazu laukitxoak eta onartu (ez ahaztu jarritako erabiltzaile izena-e.b. gmailen duzun emaila erabil dezakezu - eta pasahitza- erabili gmail jarritako berdina-)

BILATU BIDEOA

2.- Kontua sorturik duzula, sartu "log in" atalean. Zure datuak idatzi.

3.- Youtube-n bilatzailea daukazu bideoak aurkitzeko. Nik eginiko adibidean "sostenibilidad" hitza jarri dut eta hainbat bideo agertu dira.

4.- Aukeratzen duzunean, klik egin gainean. Bideoaren azpikaldean aukera batzuk agertzen zaizkizu. Haien artean, "post video" ikusiko duzu.

GURE BLOGAREN "ALTA" EMAN

5.- Egin klik eta eskatuko dizue zuen blogaren berri amateko. Zuen blogaren erabiltzaile eta pasahitza sartu behar dituzue . Youtubek aurkitzen duenean, agertuko da blogaren izenburua. Hemendik aurrera post egin dezakezue automatikoki.

6.- Azken pausua: aukeratutako bideoan, "post video" sakatu berriro eta honakoa ikusiko da:


Idatzi, laukian, post-ean nahi duzuna bideoari buruz eta klik egin "post in video" botoian.
Arazorik egotekotan, utzi idatzita "comentario"botoian klik egiten.

0 Iruzkinak: