2008-03-15

Iñaki Friera gurekin egon da.

Martxoak 14an, arratsaldez, hiruhilabeteari agurra emateko, Iñaki Friera idazlea etorri zaigu gurera. Egia esanda, irrikitan geunden ezagutzeko. Beraren liburua, Trianoko gau gorriak, irakurri dugu gelan, eta aztertu ere aztertu dugu.

Niretzako oso interesgarria izan da bisita. Ez dakit zer pentsatuko duten ikasleek. Haien iritziak espero ditut gure ahotsa blogean...

Hasi baino lehen, liburutegiko arduraduna den Covak txartel polita jarri zuen ongietorria emateko asmoz.

Momentuz, arratsaldeko gertaerak kontatuko dizkizuet. Lehenengoz , gela bietako bi ikasle aurkezleak izan ziren. Oso ondo egin zuten, benetan!!

Jon eta Garazi aurkezleak izan ziren.

Iñaki aurkezpena entzuten.





Hona hemen publikoa: seigarren mailako guztiak. Hasieran, eguraldi beroak, itxaroteak nahiko urduritu zituzten umeak, baina tira, heldu zenean idazlea, oso galdera interesgarriak egin zizkioten.





















Amaitu ondoren, ekarritako liburuak sinatu zituen Iñakik.
Idazleak esandakoak:
  • Idazlea irudimenezko ariketa da.
  • Idazteko idatzi nahi izatea behar da
  • Izako atxorra du googena, lehena izan zelako
  • Berarentzako, istorioak gertatzen diren pasadizoetan oinarritzen dira.
  • Traianoko gau gorriak, esate baterako, egunkarian irakurritako albiste batetik sortu zen, txakur borrokak antolatzen zirela jakin zuen.
  • Hurrengo abentura, Viana herrian (Nafarroan) kokatu nahi du. Trianoko liburuan herriaren aipamena egiten du.
  • Barakaldo San Vicente futbol taldean aritu zen hamazortzi urte bete arte.
  • Trianoko Maria eta Mr. March pertsonaiek hartu du hausnarketa egiteko. Zaharra da gure iragana, gure historia eta Maria, berriz, oraina. Istorioan, biak ezinbestekoak dira arazotik onik ateratzeko. Hau da, iragana eta oraina elkartu behar dira, eta ulertze horretatik bakea heltzen da.

Azkenik, idazteko erabilzen dituen urratsak luzatu zizkigun. Adi egon, idazleak nahi izan nahi baduzue!!

1.- Istoriaren laburpena, istoria orokorra, pentsatu.

2.- Istoria idazten hasten denean aldatzen doa, pertsonaiek berezko ahotsa hartzen dute.

3.- Idaztea jolastea bezala da.

0 Iruzkinak: