Gaur goizean, Lamiako geltokian jaistsi naizenean zeruak nirekin haserre zegoela pentsatu dut. A ze txaparrada! Heldu naiz blai eginda Leioako berritzegunera eta pentsatu dut: eguraldi honekin ez da inor agertuko jardunaldi honetara. Baina oker nenbilen.
Lehenengoz, oso harrera ona jaso dut gonbidatu nauen Pilar Etxebarriaren partetik eta han lan egiten duten hainbat lankiren partez: Enrique Arce, hango zuzendaria, Angel Larrauri (kontu teknikoaz arduratzen, mila esker!), Ana Basterra (ezaguna niretzako, blogosferatik eta ikasbloggers taldetik) Gorka Azkarate, Sorkunde Butron eta Loli Vazquez (Lehen eta Haur hezkuntzako aholkulariak) eta han zeuden guztiok.
Gero, ordua heldu denean, izena eman zuten baino gende gehiago hurbildu da eta benetan eskertzekoa!, zegoen eguraldariarekin.
Bestalde, parte hartu duen ikastetxearen bloga: Artaza-Pinueta ezagutu dut. Oso itxura du eta animoak eman nahi dizkiet hasitako bide zorragarri honetan jarduteko.
Beste partaideen blogak edo ikastetxeen lekuak ez ditut hemen. Beraz, gonbidatzen diet iruzkin bat uzten nik post honetan gehitzeko. Asko poztuko nintzatekeen hala eginez gero.
Kasu honetan ez dago elkar eraginik, interaktibotasunik, pasibo eran ari gara erabiltzen sarea
Nire ustez…
5.DIAPOSITIBA
Teknologiaren erabilera horrek liburuaren ariketak ordezka ditzake. Irakaskuntza tradizionala, ordenagailua erabiliz
Beraz garrantzitsuena izango da zertarako erabiliko dugun irakaskuntzan jakitea,
zein helburu eta konpetentzia lortzeko.
6.DIAPOSITIBA
Konpetentzien inguruan antola dezagun gure lana
7.-8. DIAPOSITIBA
Kontuan hartzekoa metodologian, antolaketan…
Gaitasunetan/ konpetentzietan antolatu tresna digitalekin prestaturiko jarduerak
Aproposak dira proiektu baten inguruan baliabide digitalak txertatzen diren ekintzak. Horretarako leku batean (blog –wiki) bildu erabiliko dituzuen baliabideak: estekak, infografiak, programak, mapak, bideoak...
Era eraginkorrean lan egin, hau da, “erreala” den helburu batekin landu ikasleen motibazioa sustatuz.
Bermatu tresna digitaletan maneiatzen direla benetan, hau da, Euskal Curriculumean, esparru honetan datozen helburuak lortzen ditugula: alfabetatze digitala
Horien bitartez arloetako curriculuma landu
Rola aldatu ikasleen ezagutzaren prozesuan gidari bihurtuz
Lan kolaboratiboa sustatzeko aprobetxatu, elkarlanean aritu, harremanak izan, parte hartu (trebeziak), adosteko teknikak landu …
Pentsatu, idatzi, besteen aurrean aurkeztu … era honetako trebeziak sustatu
Berdinen arteko tutoretza: bikoteka lan egitean, “irakasle” lan utzi lagundu ahal duenari
Simulazioak: angeluak lantzeko (hacer atrás y ver que hay muchos más ejemplos) e.b. (aukeratu azalera kalkulatzekoa)
Esperimentazioa (kalkuluak)(calcular-con la cabeza y las manos, estimar prever:bolak),estimazioak (virtual manipulatives: estimatu noraino helduko den likidoa)