2007-06-12

Irakaslearen posta programa berria (4.)

Gabon:


Programa berriaren itxura ez da aurrekoarena bezain xumea. Aukera gehiago dugu. Azter dezagun poliki -poliki:

1.- Ezkerreko zutabea: goialdean, ditugun karpetak.Hauxek:

  • Sarrera bandeja (Bandeja de entrada): mezuak jasotzen diren lekua


  • Irteera bandeja (Bandeja de salida): Bidaltzen ditugun mezuak handik pasatzen dira. Zerbait badago honetan, ez dela handik atera esan nahi du. Hau da, gure mezua oraindik ez da jaso.


  • Bidalitakoak (Enviados): Bidalitako mezuen kopiak gordetzen da han.


  • Zirriborroak (Borradores): agian mezua idazten dugu eta bidali baino lehen, zirriborro eran, gordetzen dugu han, gero bidaltzeko.


  • Correo no deseado: hara bidaltzen ditu spam antzeko mezuak (normalean ingeleraz daudenak...) .Araua sortzen badugu, zuzenean bidaliko ditu hara, sarrera erretilutik pasatu gabe.


  • Elementos eliminados: zakarrontzira bidaltzen ditugunean han geratzen dira, guk hustu arte. Noizean behin hustu behar dugu zakarrontzia.
Beno... karpeta horien artean egutegia, diario, "contactos" karpetak ere agertzen dira. Hauek ez ditut aipatutako zutabe horretan, behealdean, agertzen direlako. Hauexek dira:
  • Bandeja de entrada: zuzenean ikusteko posta berria


  • Egutegia: gure bilera saioak eta abarrak idazteko


  • Contactos: harremanatzen zareten helbideak gordetzeko (datu gehiago ere sar daitezke fitxan)


  • Tareas: oharrak, eginkizunak idazteko


  • Reglas: mezuekin programak nola jokatu behar duen adierazteko


  • Opciones: gure gustura programa konfiguratzeko.
Zutabe horretan adierazi edo ezkutatu ditzakegu karpetak. Horretako goiko botoia (1)dago (mostrar /ocultar carpetas)



Honen ezkerrean dugu eguneratzeko botoia (2), informazioa berrizteko, hain zuzen ere.


Beno, gaurkoz nahiko...

Bihar arte

0 Iruzkinak: