2007-06-19

Irakaslearen posta programa berria (5.)

Arratsalde on:
Postan, askotan spam edo eskatzen ez ditugun mezuak jasotzen ditugu. Asko badira eta banan banan ez badugu ezabatu nahi, ondokoa egin:

MEZU BATZUK BATERA EZABATZEA

1.- Aukeratu ezabatzeko lehen mezua.



Mayus tekla

2.- "Mayus" tekla sakatu eta, askatu gabe, azkena aukeratu.


3.-Ezabatu nahi ditugunak aukeratuak izanda, "supr" tekla sakatu eta zakarrontzira bidaliko dituzu.


Beste era batera: eskumako botoiarekin klik egin eta "ezabatu" edo "eliminar"klikatu


4.- Zakarrontziko mezuak ezabatzeko "zakarrontzia hustu" botoia dago.

0 Iruzkinak: